XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irletako zenbait gorabehera.

Bere lehenengo joanetorrian, heldu zen Colon Kubara eta Juana izenaz izendatu zuen, eta Haiti (jatorrizko izena) berriz La Española izenaz izendatu zuen.

Europar dominatzaileek beren azukre industriak eta abelazkuntzarako lurraldetzarrak emankorrago bihurtzearren, Afrikatik esklaboak erakartzeari ekin zioten.

XVII mendeaz gero Antillak, batez ere Txikiak, Inglaterrako, Frantziako eta Holandako pirata eta itsasohoinentzako ekintzalekurik egokienak bilakatu ziren, eta gero hauek irletako lurraren jabe eginik beren kolonia egin zituzten eta XVII mendean zehar sarritan borrokatu ziren Ipar Amerikako kolonoen kontra, jabetza hori gordetzearren.

XIX mendean esklabutza abolitua izan zenean, produkzio sistema aldatu egin zen, eta orduan hasi zen irlen askatasun bidea.

Halere ba da oraindik atzerritarren menpean irauten duen zenbait lurralde.

Kubako irla.

Kuba, Karibeko irlarik handiena, Miamiko eta Mexikoko itsasertzen aurrez-aurre aurkitzen da.

Bere geografia, oso akzidentatua da, Munduko aberats purrukatuek beren turismorako tokirik atseginentzat aukeratu zituzten Koral arrezifez inguraturiko hondartzetatik hasi eta Sierra Maestran burutu arte.

Azukre kainabera eta tabako soro zabalez estalirik dago.

La Habana, hiriburua, munduko tabako eskulaneko zentrorik inportanteena da eta zigarropuru habanoek ospe handia dute.

Aintzinako hirigunea, Habana Zaharra deritzana, eta kamingaina famatuak dira.

Hurrean dagoen Pinosko irla ere Kubako Errepublikaren parte da.